Suhiltzaileen etxea bisitatzeko aukera egongo da larunbatean

Erredakzioa 2016ko ekainaren 13a

Besteak beste, Magirus antzinako kamioia ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Datorren larunbatean, Agirrelandako suhiltzaileen etxeak ateak zabalduko dizkie herritarrei,  instalazioak eta euren lana ezagutu dezaten.

Goizeko 10:30etik 13:30era izango da eta bertaratzen direnek Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak lanean erabil ohi duen materiala ezagutu ahalko dute, eta erakustaldiak ikusi. Orobat, bertan dituzten ibilgailuen erakusketa egingo dute eta besteak beste, Magirus antzinako kamioia izango da ikusgai. 11:00etan, zirkulazio istripuan harrapatutako pertsonak askatzeko maniobra egingo da eta ordu bete beranduago, altuerako maniobrak egingo dira. Txikienentzako gaztelu puzgarriak izango dira jardunaldi osoan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago