Primal Scream taldeak datorren astean Azkena Rock jaialdian eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi behar izan du. Taldeko abeslari eta lider Bobby Gillespiek haustura bat du sorbaldan, aurreko asteburuan Suitzan taulan erori ondoren. Horren eraginez, taldeak bere bira bertan behera utzi behar izan du, abuztuaren erdialdera arte.
ARF jaialdiaren antolakuntza Primal Scream ordezkatzeko taldea bilatzen ari da momentu honetan eta zaleei barkamena eskatu die. Sarrera itzuli nahi dutenek, ekainaren 13a baino lehen egin beharko dute, sarrera hori erosi zuten saltoki berean.