Milaka jarraitzailek Athleticen Liga titulua ospatu zuten atzo Bilbon. Edozeren gainetik festa giroa izan zen zaleen artean. Gabarraren faltan, autobusean egin zituzten ospakizunak jokalariek, eta ibilbidean ere babes handia jaso zuten.
Bosgarren Liga da Athleticentzat. Bederatzi urtez irabazi barik egon ostean, aurten ekarri dute titulua neskek Bilbora.
Atzoko ekitaldiaren kronikak dituzue Berria.eus-en eta Uriola.eus-en.
Bai Euskarari Ziurtagiria du Athletic-ek.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.