Alderdi politikoek Barrongo urtegiaren inguruan eztabaidatuko dute gaur

Erredakzioa 2016ko ekainaren 7a

Barron-Añanako Urtegiari Ez plataformak antolatu du mahai-ingurua, datozen hauteskundeetan Arabako hautagiak izango diren alderdi politikoekin.

 Barron-Añanako Urtegiari Ez plataformak mahai-ingurua antolatu du gaur, arratsaldeko 19:00etan   Aldabe gizarte etxearen ekitaldien aretoan.

 Ekitaldian parte hartzera gonbidatuta daude alderdi politikoen Arabako hautagaiak Diputatuen Kongresura, hain zuzen Juantxo Lopez de Uralde (Unidos Podemos),  Borja Monje (Partido Popular), Juan Carlos Medina (Eusko Alderdi Jeltzalea), Julia Liberal (Partido Socialista), Mikel Otero (EH Bildu) eta Rodrigo Zamora (Ciudadanos). Estibaliz Ruiz de Azua kazetaria izango da moderatzailea.

 Plataformaren bozeramaileek herritar guztiei ekitaldian parte hartzera dei egiten diete: "Egitasmoaren inguruan ditugun galdera eta zalantza guztiak mahai gainean jartzeko aukera egonen da", azaldu dute.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago