Ekainaren 18an gazteak Arabako jaietara segurtasunez eramango dituen Jaibus zerbitzua abian jarriko da. 17 urte igaro dira Vital Fundazioak ekimen hau martxan jarri zuenetik eta udan honetan 21 leku ezberdinetara bidaiatuko du. Lehenengoa, Ozetara izango da.
Zerbitzua 15 urtetik gorako gazteei eskainita dago eta denboraldi honetan 39 ibilbide programatuta daude: 34 ibilbidek lurraldeko 20 herritako jaietara eramango dituzte gazteak, eta gainerako 5 ibilbideek Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietara eramango dituzte gazteak, abuztuaren 6an. Azken bidaia urriaren 1ean egin du Jaibusak, konkretuki, Gesaltza Añana eta Aguraingo jaietara.
Arabako herrietara doazen autobusak 21:00ak eta 24:00ak bitartean aterako dira ibilbideko lehenengo puntutik. Itzultzeko aukera bi izango dituzte erabiltzaileek: goizaldeko 3:30ean edo 6:00etan. Gainera, herri batzuek ordutegi bereziak izango dituzte itzultzeko.
Txartelen erreserba
Txartelen erreserba web orriaren bidez baino ezin egin daiteke: Vital Fundazioaren webgunean.Izena emateko epea bidaia bakoitzaren aurreko ostiraleko 13:00ak arte izango da zabalik. Lehenengo herrietarako izen-emateak bihar, larunbatean, hasiko da. 3 euroko prezioa izango du txartelak. Jaibus Vital zerbitzuak garraio egokitua jarriko du behar duten erabiltzaileen eskura.
Ekaineko ibilbideak
Ekainaren 18an
Ozeta
Araia – Agurain – Dulantzi – Burgelu – Oreitia - Ozeta
Ekainaren 25ean
Trebiñu
Zambrana – Berantevilla – Rivabellosa – Estavillo – Armiñón – Manzanos – Burgueta - La Puebla – Añastro - Trebiñu
Guardia
R1: Bastida – Samaniego – Villabuena – Navaridas – Leza - Guardia
R2: Moreda – Oion - Laguardia
R3: Ekora – Benasperi – Lantziego – Kripan – Bilar - Guardia
R4: Mañueta – Eltziego - Lapuebla de la Barca - Guardia
Araia
Oreitia – Burgelu – Dulantzi – Azilu – Adana – Gereñu – Alaiza – Agurain - Araia