Adinekoen egoitzetan laguntzen duten boluntarioak omendu dituzte

Erredakzioa 2016ko ekainaren 2a

90 adineko inguruk boluntariotzako programa honetan parte hartzen dute, Las Cuatro Torres, Nagusilan, Gurutze Gorria eta Apasos elkarteen bidez.

 Beatriz Artolazabal Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak atzo Amurrion egin zen boluntarioen topaketa orokorrean parte hartu zuen. Topaketa horretan lurraldeko boluntarioak egon ziren, gehienak 65 urtetik gorakoak. Pertsona hauek solidarioki eta interesik gabe laguntzen dute adinekoen foru egoitzetan, egoitzetako jardueretarako lagun eginez eta jardueretan parte hartuz.

 
90 adineko inguruk –erdia baino gehiago emakumeak– boluntariotzako programa honetan parte hartzen dute, Las Cuatro Torres, Nagusilan, Gurutze Gorria eta Apasos elkarteen bidez. Beatriz Artolazabalek eskerrak eman zizkion talde horri, egiten duten lan eskuzabalagatik eta "beren denbora erabiltzeagatik egoitzetan daudenei eta, bereziki, hurbileko seniderik ez dutenei lagun egiteko. Egin daitekeen elkartasun adierazpen handienaren ordezkariak zarete", adierazi zuen.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago