Ekainaren 1ean, asteazkena, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Uztaritzeko entitateek biltzarra egingo dute Herriko Etxean, 19:00etan. Mahai-inguruan, Bai Euskarari ziurtagiriaz duten esperientzia partekatzera gomitatu dituzte Uztaritzeko ziurtagiridunak.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, bere aldetik, beharren arabera ziurtagiridunei ekartzen dien laguntza eta jarraipen berezia aipatuko dugu, baita ere Uztaritzeko Herriko Etxeak entitateentzat sortu nahi lituzkeen euskarazko tresnak. Ondotik, 2016an ziurtagiria eskuratu duten Uztaritzeko elkarteei Bai Euskarari diploma banatuko diegu, egin duten ahalegina aintzat hartu eta zoriontzeko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.