3.000 lasterkari baino gehiago izango dira igandean Maratoi Erdian

Erredakzioa 2016ko abenduaren 15a

Lasterketa 10:30ean abiatuko da Lasarteko errepidetik.

2016ko Maratoi Erdia datorren igandean, hilak 18,  izango da. Aurtengo lasterketaren berritasun nagusia izena emateko epea ekainean zabaltzea izan zen. Guztira, 3602 parte hartzaile izango ditu igandeko probak.

Lasterketa 10:30ean abiatuko da Lasarteko errepidetik, eta Mendizorrotzeko aparkalekuan bukatuko da, beti bezala. Txikien lasterketa ere egingo da, atletismo-pistatik irtenda. Haurrek oraindik eman dezakete izena proba honetan.

Probak Arabako Txapelketarako balioko du, eta jakiteko dago Euskadiko Txapelketarako ere balioko duen, euskal federazioak ez baitu erabaki egutegian sartuko duen. Jardines de Uleta hotelean jaso beharko dira dortsalak.

Federaziotik formalki inskribatzeak duen garrantzia azpimarratu dute, kuota lasterketaren gastuak ordaintzeko besterik ez baita eta, gainera, horrek atleta guztiak aseguratuta egotea bermatzen baitu.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago