Gorrekin komunikazioa hobetzeko kanpaina abian jarri dute

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 1a, 17:21
Fill In kolektiboak Arana kalean egin duen horma-irudia.

Arabako gorren guraso eta lagunen elkarteak Hormek hitz egiten dute baina ez dute entzuten kanpaina martxan jarri du. Arana kalean kolektiboaren arazoa ikusarazteko horma-irudia egin dute.

 

 

Aspasor Arabako gorren guraso eta lagunen elkarteak herritarren eta gorren arteko komunikazioa hobetzeko kanpaina aurkeztu du gaur, Hormek hitz egiten dute baina ez dute entzuten lemapean. Komunikazioa errazteko, gorrekin komunikatzeko aholku erraz eta erabilgarriak zabalduko ditu elkarteak, bereziki, hezkuntza, osasun eta gizartearen arretarako zerbitzuen alorretan. Horretarako, ospitaletan, eskoletan eta erakundeetan banatuko diren hiru gida argitaratu dira.

Erakusketa eta hitzaldia

Era berean, gorrekin komunikatzeko aholkuak emango dituen argazkilaritza erakusketa ibiltaria antolatu du elkarteak. Ekainaren 9an, berriz, Unibertsitatean ikasten duten ikasle gorrei laguntza eskaintzeko hitzaldia eskainiko dute eta ekainaren 14rako, adituen topaketa antolatu dute. 

Horrez gain, Fill In kolektiboak, Aspasor elkartearekin batera, Hormek hitz egiten dute baina ez dute entzuten horma-irudi berria egin du Arana kalean.

Gorrekin komunikatzeko gomendioak

Entzumen arazoak dituzten pertsonekin komunikatzeko eman dituzten aholkuen artean honakoak aurkitzen dira; gorrarekin hitz egin aurretik bere atentzioa deitu behar da, honek begiratu arte itxaron eta orduan aurrez aurre hitz egin behar zaio, ahoa ondo ikus dezan. Horrekin batera, modu naturalean ahoskatzea gomendatzen dute, esajeratu gabe, tonu altuan baina ohikatu gabe.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide