Arabako Euskararen Agendaren aplikazioa; hitzordu guztiak, zure mugikorrean

Erredakzioa 2016ko mai. 31a, 12:31

Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen dituen aplikazioa eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik.

Euskararen Agenda mugikorreko aplikazioa ikusteko aukera izango dute arabarrek, izan ere, dagoeneko app-a eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik. Gasteizen eta Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen ditu aplikazio honek. 

 

store    eskura 

 

Dijitalidadea enpresak sortu du Euskararen Agenda mugikorretarako aplikazioa,  GEU elkartearekin elkarlanean eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

Euskararen Agenda, euskarri ezberdinetan

Bidean euskarri desberdinetan zabaldu bada ere helburua beti izan da berdina: euskarazko kultur eskaintzaren berri ematea. Euskarazko eskaintza esparru berrietara hedatzeaz gain, Euskararen Agendak kultur eragileen komunikazio eta koordinaziorako gunea izan nahi du;  elkarlanerako bideak uztartuz eta euskal komunitatea trinkotuz.

Euskararen Agenda beste hainbat euskarritan eskuratu daiteke:

Euskararen Agendan edukiak sartzeko agenda@alea.eus helbidera mezu bat idatzi edota 688 69 47 49 telefonora informazioa whatsapp bidez bidali daiteke. Hitzordua agertzeko baldintza bakarra, ekitaldia euskaraz izatea da.

GEU elkartea izan da Euskararen Agenda proiektuaren sustatzaile eta kudeatzaile nagusia, baina proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan da Gasteizko Udalaren babesa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide