Lemoako Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hitzarmena sinatu dugu herriko merkataritza eta ostalaritzan euskara sustatzeko. Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten Lemoako eragileek diru-laguntza jasoko dute udaletik.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin sinatutako hitzarmenari esker, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten herriko eragileei diru-laguntza emango die Lemoako Udalak. Diru-laguntza hori jasotzeko baldintza izango da udalarekin euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartzea.
Lemoako Udalak berak ere Bai Euskarari Ziurtagiria berritu du. Bidean maila du gaur egun, baina euskararen presentzia areagotzeko konpromisoak hartu ditu.
Euskal Herriko alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko tresna baliagarria da.
Bezeroei begira, entitateak bereiztea eta zerbitzuak eta produktuak bere hizkuntzan jasotzea erakargarriagoa da.
Lehiakideengandik nabarmentzen eta merkatu kuota irabazten laguntzen du.
Ziurtagiriak euskararekiko konpromisoa adierazten du, taldearen kohesioan eta motibazioan eraginez; horri esker ere lortzen da arrakasta.
Urratsak egiten ari diren Euskal Herri osoko entitateak identifikatu eta saritzen ditu.
Lemoako lau eragilek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
Ziurtagiriaren inguruko informazioa eskuratzeko edo diru-laguntzen berri jakiteko, jar zaitezte harremanetan Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin: info@baieuskarari.eus / 608167027
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.