Hiru errefuxiatu siriar helduko dira gaur Arabara

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko maiatzaren 30a

Greziatik datozen emakume bat eta bi adingabe hartuko ditu Arabak.

Gaur hiru errefuxiatu siriar helduko dira Arabara, Eusko Jaurlaritzak informatu bezala. Gipuzkoara beste sei lagun helduko dira eta guztira, bederatzi lagun hartuko dituzte bi lurraldeek.

Zehazki, Greziatik datozen Siriako emakume bat eta bi adingabe hartuko ditu Gasteizek eta printzipioz, gaur helduko dira Arabara. CEAR, Gurutze Gorriak eta Accem elkarteak dira Eusko Jaurlaritzak pertsona hauei harrera egiteko izendatu dituen elkarteak.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago