Bai Euskarari ziurtagiridunak protagonista Gasteizko merkataritza eta ostalaritza katalogoetan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko mai. 27a, 13:00

Merkataritzan eta Ostalaritzan euskararen erabilpena bultzatzeko kanpaina jarri du martxan Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Bi katalogotan bildu dute Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen diru-laguntza, aholkularitza eta itzulpen zerbitzuen berri, besteak beste.

Bi katalogo horietako protagonista dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten lau entitate: Humedal Informatik Zerbitzu Informatikoak, Jango taberna, 7 taberna eta Neuk denda.

Lau entitateen esanak jaso dituzte katalogoetan:

  • Humedal Informatik: "Bezeroek oso ondo baloratzen dute euskaraz artatua izateko aukera".
  • Jango taberna: "Bezero askok eskertu egiten dute zerbitzua euskaraz eskaintzea".
  • 7 taberna: "Ikuspuntu komertzialetik begiratuta euskara garrantzitsua da, zerbitzu hobea eskaintzen ari baitzara".
  • Neuk denda: "Euskara erabiltzeko aukera eskaintzeak plus bat ematen dio dendari".

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago