6.000 partaide izango dira Emakumearen lasterketan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko maiatzaren 25a

Ekainaren 12an Gasteizko kaleak zeharkatuko ditu lasterketak. Proban parte hartzeko zenbakiak agortzear daude.

 Bederatzigarren aldiz, Gasteizek Emakumearen Lasterketa hartuko du. Aurten ekainaren 12an izango da eta 6.000 partaide inguru izango ditu. Izan ere, proban parte hartzeko zenbakiak agortzear daudela iragarri dute antolatzaileek. Ibilbidea bost kilometrokoa izango da eta irteera eta helmuga Mendizorrotzan kokatuko da.

Lasterketa aurreko egunetan, ostiralean eta larunbatean, parte hartzaileek zenbakia eta lasterkariaren poltsa jasotzeko aukera izango dute Iradier Arenan ospatuko den Sport Woman azokan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
 
Emakumearen Lasterketaren helburu nagusia bularreko minbiziaren prebentzioaren garrantzian gizartea sentsibilizatzea da. Probarekin irabazitako dirua Minbiziaren aurkako elkartera bideratzen dute. Gasteizen, Emakumearen Lasterketa, Ascentium eta Gasteizko Udalarekin laguntzarekin antolatzen da eta Central Asturiana, Oysho, DKV Seguruak eta Banco Santanderren babesa du.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago