Bueltan da Gauekoak

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko maiatzaren 25a

Irudia: Gauekoak

Denboraldi berria aurkeztuko du larunbatean, 18:00etatik aurrera Artiumen.

Gauekoak gazteei zuzendutako aisialdi programa bueltan da eta denboraldi berria aurkezteko jaia antolatu du larunbaterako. Ohi bezala, Artium museoan izango da hitzordua.

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, graffitiak, skate eta BMX txapelketa, swing dantzaldia, txalaparta, kotxe klasikoen erakusketa, rol jokoak eta txapa tailerra izango dira. Ondoren, kontzertuak egongo dira, Sonora Jam eta Eratu taldeekin. Horrez gain, SoulFlavas break dance taldeak erakustaldia egingo du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago