Joan den ostegunean, maiatzak 19, banatu zituzten Arabako Udaberriko III. Erakusleiho lehiaketako sariak. Aurten, Bai Euskarariren eskutik, 300 euroko saria izan du euskara erakusleihoan ondoen erabiltzen duen saltokiak. Laudioko Almacenes Álavak jaso zuen sari hori.
Almacenes Álavaren erakusleihoa.
Erakusleiho lehiaketako gainerako saridunak hauek izan ziren:
Ekitaldi berean banatu zituzten Arabako Merkataritza Federazioaren XIII. Sariak. Euskararen sustapenari dagokion saria Bai Euskarari Ziurtagiria duen Neuk dendak jaso zuen.
Neuk-ez gain, saria izan zuten hauek: Klinik Centro médico & dental, Confecciones Patiño eta La despensa de Agurain.
Hemen dituzue ekitaldiko zenbait argazki: Arabako Enkomer Sariak
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.