"Norbaitekin egon zaren azkenengo gauetik, zure ohea hozten doa, poliki, era ohartezinean; azken pertsonak utzitako epeltasuna desagertzen da zure gaueroko ohera sartzearekin eta goizero ohetik jaikitzearekin, eta lokartzea ezinezkoa gertatzen zaizu gau batean, ustekabean, ohea hotzegi dagoelako. Honetan pentsatzen nengoen treneko ohean etzanda nengoela, sabaiari begira, nahiz eta argiak itzaltzeko denbora dezente falta."Egile berri bat aurkezten zaigu nobela honen bitartez eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrela esan liteke: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.