Baso paisaiaren leheneratzea aztertzen ari dira egunotan Gasteizen

Erredakzioa 2016ko mai. 19a, 16:22

Bihar, Caicedo Yusoko aintzira, Gesaltza Añanako Gatz Harana eta Olarizuko lorategi botanikoa bisitatuko dituzte mintegian parte hartzen duten adituek.

Gaurtik larunbatera arte, plangintza ekologikoari eta baso paisaiaren leheneratzeari buruzko mintegia egingo da Gasteizen, Baso Zientzietako Espainiako Sozietateak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Hazi fundazioak antolaturik.

Gaur goizean inauguratu da mintegia, Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan. Gasteizko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen koordinatzaile nagusi Alvaro Iturritxak Gasteiz mintegi horren egoitza izatearen egokitasuna aipatu du, “bere nortasunagatik, Gasteiz hiri bat baino gehiago baita. Udalerri zabala da, hogei mila hektarea soro eta baso baitu, udalerriaren bi heren. Funtsezkoa da ezagutzak eta hausnarketa hau bezalako eztabaida foro eta mintegietan partekatzea, eta paisaia ekologikoak eta baso paisaiak berreskuratzen inplikatutako beste eragile eta erakundeekin lankidetzan aritzea”.

Gaur goizean bi lan-saioa egin dira: batetik, Paisaiaren plangintza ekologian oinarrituz eta bestetik, Paisaia lehengoratzeko proiektuak izenekoa. Arratsaldean, paisaia azterlan eta planei buruzko estatuko esperientziak aztertuko dira.

Bihar, Caicedo-Yusoko aintzira, Gesaltza Añanako Gatz Harana eta Olarizuko lorategi botanikoa bisitatuko dituzte. Larunbaterako Jundiz muinoan natura ibilbidea egieta proposatu da, Margarita herritik irtenda.

Egitaraua: Baso paisaia mintegia 2016

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide