Dantza, musika eta abesbatzak izango dira asteburuan Arabako bost herritan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko maiatzaren 19a

Parradust taldea Tresponden izango da igandean.

Dulantzi, Lapuebla de Labarca, Zalduondo, Ondategi eta Tresponden izango dira emanaldiak, Vital Fundazioaren Araban zehar programari esker.

Asteburu honetan, Arabako bost herritan, hainbat musika emanaldi egingo dira, Vital Fundazioaren Vital Araban zehar orogramari esker. Oraingo honetan, dantza, musika eta abesbatzen emanaldiak Dulantzira, Lapuebla de Labarcara, Zalduondora, Ondategira eta Trespondera iritsiko dira.  

 Joan den astean hasi zen Vital Araban zehar programaren hamabigarren edizioa. Irailera arte luzatuko da eta Arabako 60 herritan 83 emanaldi eskainiko ditu, musika, dantza eta ballet emanaldiak, hain zuzen ere. 

Astebururako egitaraua

Asteburu honetako lehendabiziko hitzordua ostiralean izango da Dulantzin. Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera, Gasteizko Jose Uruñuela Dantza Udal Kontserbatorioko ikasleek emango duten ballet erakustaldia izango da. 

 Larunbatean hainbat herritara joango da programa. Lapuebla de Labarcan, esaterako, Mecanik taldearen emanaldia izango da 13:00etan, Planoko plazan; Zalduondon kokatutako agertokira igoko da Twin Room taldea, 19:00etan; eta Ondategiko Zentro soziokulturalean, 19:00etan, Parradust taldearen musikaz gozatzeko aukera izango da.

 Igandean, Trespondeko elizan, Ortzadar Oiar Abesbatzaren emanaldia izango da 13:00etan.

 

Egitarau osoa: Araban Zehar

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago