Alberto Zerainek Dhaulagiriko gailurra zapaldu du

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 19a, 13:20

Erronka hau 2x14x8000 proiektuaren barruan kokatzen da eta Juanito Oiarzabalekin batera, munduko 14 zortzimilakoak birritan igotzea du helburu. Oiarzabalek, neumoniak jota, ezin izan du Dhaulagiri igo.

Alberto Zerain eskalatzaile arabarrak Dhaulagiriko (8.167 metro) gailurra zapaldu du gaur 06:30ean, bere zortzigarren zortzimilakoa. Hamar ordu baino gehiago behar izan ditu mendizale gasteiztarrak, 2x14x8000 espedizioaren barruan kokatzen den erronka hau lortzeko. Atzo 20:00etan hasi zen Zerain tontorrerako bidea egiten eta 10 ordu eta gero 8.100 metro baino gehiago dituen gailurra zapaldu du. Orduan, kanpamenduarekin jarri da harremanetan eta lortutakoa Juanito Oiarzabali eskaini dio, neumoniak jota, igoera bertan behera utzi behar izan zuena.

2x14x8000 proiektua

Oiarzabal eta Zerain mendizale arabarrek apirilean martxan jarri zuten 2x14x8000 espedizioa, munduko 14 zortzimilakoak birritan igotzea helburu duena. Horretarako Dhaulagiri, Broad Peak, Shisha Pangma eta Nanga Parbat igo beharko dituzte.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide