Arabako Lanak desegitea proposatu du Aldundiak

Erredakzioa 2016ko mai. 17a, 11:09

Elkarte publiko honen langileei Aldundiako erakundeetan beste lanpostu bat emateko prozesua bultzatzea onartu du Diputatuen Kontseiluak.

Arabako Lanak elkarteak desagertzeko bidean dago; gaur goizean Diputatuen Kontseiluak elkarte hau desegiteko eta likidatzeko erabakiak onartu baititu. Horrekin batera, Arabako Lanakeko langileei Aldundiako beste erakunde batzuetan lanpostu bat emateko neurriak hartzea onartu du.

Diputatuen Kontseiluak orain hartu duen erabaki hau, kontuan hartu baitu Lehiaren Euskal Agintaritzak, 2015eko azaroaren 11ko ebazpen baten bidez, foru aldundiari eta Arabako Lanak-eri jarri zien zehapena. Izan ere, Agintaritzak zehaztu zuen Arabako Lanak ezin dela hartu toki erakundeen bitarteko propiotzat.

Foru aldundiaren arabera, Arabako Lanak elkartea, bere bitarteko propio gisa, ez da bideragarria, ez arlo juridikoan ez arrazionaltasun ekonomikoarenean.

Era berean, Arabako Lanak elkarteko langileei foru sektore publikoko erakundeetan beste lanpostu bat ematen saiatuko dela onartu du Diputatuen Kontseiluak,  beti ere, legez ezarritako prozeduren barruan.

Arabako Lanak

Arabako Lanak sozietateak, Arabako Lurralde Historikoko azpiegiturak zuzenean kudeatzeko sozietate publiko gisa sortu zen eta 2012. urtetik aurrera Arabako toki erakundeen enkarguetara bideratu zuen jarduera. 2014an, zehazki, toki erakundeen enkarguak ziren sozietatearen fakturazioaren % 87,92. Iragan azaroan, Lehiaren Euskal Agintaritzak xedatu zuen lehiaren kontrako erabakia zela Arabako Lanak sozietatea Arabako toki erakundeen (bere akziodunak) bitarteko propio gisa erabiltzea, eta jokabide horri uzteko agindua eman zuen.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide