Arabako anbulantzietako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Olagibel kalean kokatzen den Osasun lurralde ordezkaritzaren aurrean, jasaten ari diren "egoera larria" salatzeko. Erakunde publikoak azpikontratatuta dituen beste langileak ez bezala, estatu mailako hitzarmena dutela salatu dute anbulantzietan lan egiten duten behargin hauek. Egoera honi, "sektorean existitzen den ezegonkortasuna" gaineratu behar zaiola adierazi du ELA sindikatuak.
Arabako langile hauek aspaldi ari dira greba mugagabea egiten, izaera autonomikoa duen hitzarmena eskatzeko. Langile hauek eurreko urteko irailean Eulen enpresak eta Larrialdiak-ek sortutako aldi baterako enpresa elkartean daude lanean.