Frackinga debekatzeko legea babestu dute Arabako sei herritan

Erredakzioa 2016ko mai. 16a, 10:29

Agurain, Amurrio, Asparrena, Artziniega, Donemiliaga eta Barrundian babestu dute Eusko Legebiltzarrean onartu zen frackingaren aurkako legea.

Arabako sei herritan babestu dute dagoeneko Eusko Legebiltzarrean onartu zen frackingaren aurkako legea. Amurrio izan zen lehena eta azken egun hauetan Agurainen, Asparrenan, Donemiliagan, Barrundian eta Artziniegan ere onartu dute EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa. Madrilgo Gobernuak helegitea jarri ostean aurkeztu zuen EH Bilduk mozio hau. "Onartu den testuan, euskal erakundeek demokratikoki hartutako erabaki oro errespetatu ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari, baina, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du legea", zehaztu du EH Bilduk ohar baten bidez.

Araban frackingaren kontrako jarrera ezaguna dela azpimarratzen du aurrera atera den testuak. "Jendarteak oso era argian erakutsi du ingurumenerako eta osasunerako arrisku larriak dakartzan eta beharrezkoa den energia aldaketa hpotekatzen duen teknika honen aurkako jarrera". Izan ere, 103.000 biztanle baino gehiagok babestu dute Herri Ekimen Legegileak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide