Museoen eguna ospatuko dute Arabako museoek

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016ko maiatzaren 13a

Asteburuan kontzertuak eta lantegiak izango dira Artiumen.

Maiatzaren 18ro bezala herrialdeko museoak lehen lerrora pasako dira, eta programa bereziak eskainiko dituzte publikoa hurbiltzeko. Museoen Eguna dela eta, Arabako Foru Aldundiak Museo eta paisaia kulturalak programa jarri du martxan maiatzaren 17tik 22ra. Artiumek ere ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, hiriaren kultura-aniztasuna eta aberastasuna haren kultura paisaien bitartez erakutsiz. Asteburu honetan bilduko ditu ekitaldi nagusiak eta kontzertuak eta lantegiak izango dira.

Diputazioaren menpe dauden museo guztietan: Arte Ederren Museoan, Bibaten, Arte Sakratuaren Museoan, Arma Museoan, eta Natur Zientziako museoan, hain zuzen, lantegiak eta bisita gidatu interaktiboak egingo dira maiatzaren 17tik eskola umeen taldeentzat Gure hezkuntza programaren barruan. Halaber, bisita gidatuak egingo dira herritarrentzat, orohar.

Egun hauetan antolatu diren ekitaldi guztietan parte hartu dute museoen inguruan lan egiten duten elkarteek. 

Doako sarrera

Halaber, 2016ko Museoaren Egunak berri garrantzitsua ekarriko du herritar guztientzat, izan ere Diputazioaren museoen sarean doako sarrera berreskuratuko dute. Neurriari esker, Arabako Foru Aldundiak espero du museoen bisitarien urteko kopuruak gora egitea, eta doako sarrerari esker bederen aurreko urteetako zenbatekoa berreskuratzea. 

 

Egitarauak

Maiatzak 14, larunbata

ARTIUM

11:00- 13:30: Bideo-jokoak, animazioak, benetako aplikazioak… lehen hezkuntzako haurrek eginak

12:30, 18:30, 20:00 Bisita gidatuak.

17:00- 19:00 Lantegiak

Kontzertuak

13:00etan: Yahaira + Novita

19:30ean La calle de los morenos

21:00etan Starsolo

22:30ean Código Habana

 

Maiatzak 15, igandea

ARTIUM

12:00etatik Familientzako lantegiak.

12:30 Bisita gidatuak.

17:00etatik 19:00etara Lantegia: Paisaia margolaritza.

13:00, 18:30 Kontzertuak hiriaren kultura-paisaia erakusteko.

 

Maiatzak 18, asteazkena

Natura Zientzien Museoa ONCEko taldearen bisita.

Arte Sakratuaren Museoa. Bisita: Greco zehatz mehatz. 12:00etan

Arma Museoa Errezitaldia. II.Mundu Gerrako abestiak gogoak 19:00etan

 

Maiatzak 19

Amarika aretoan. 'BLINK' erakusketaren inaugurazioa.

 

Maiatzak 21

Arte Ederren Museoa. Musika eta dantza ehun urteko museoan. 12:00etan eta 18:00etan

BiBat. 12:00etan Kontzertua 'Complete pack of new cotillons'

 

Maiatzak 22

Natura Zientzien Museoa. 'Nire piezarik gustukoena'. Sariak ematea.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago