Baskonia Final Fourrean

Giroa berotzen hasi dira Baskoniako jarraitzaileak Berlinen

Erredakzioa 2016ko mai. 13a, 09:42

Berlingo Alexanderplatzean kokatuta dagoen Baskonia Etxea inauguratu zuten atzo.

 

 Laboral Kutxa Baskoniako lehenengo jarraitzaileak Berlinera heldu ziren atzo, horien artean, kaleak girotuko dituzten erraldoiak. Gaur zaleen gehiengo heltzea espero da, izan ere, mila zale inguru elkartuko da Berlinen, Baskonia animatzera.

Atzo heldu ziren jarraitzaileek haientzat espreski prestatutako Baskonia Etxea inauguratzeko aukera izan zuten. Alexanderplatz ospetsuan kokatuta dago, Euroligako Lauko Finaleko antolatzaileek hitzordurako jarri duten gunean bertan, hain zuzen ere. Bertan, kontzertuak, ekitaldiak eta saskibaloi lehiaketak izango dira. Baskonia etxea zaleen topagunea izango da eta hor ere jarduera ezberdinak egingo dituzte, hala nola, produktuen dastaketa, txarangak, dultzaineroak, erraldoiak eta finean, giro ona izango dira. Igandera arte egongo da zabalik.

Mendizorrotzan, pantaila erraldoia

Gasteizen geratzen diren zaleek finala Mendizorrotzako polikiroldegian jarriko den telebista pantaila erraldoian ikusteko aukera izango dute. Zuzenean ikusiko da Laboral Kutxa Baskonia eta Fenerbahceren arteko partida eta talde gasteiztarra finalera heltzen bada, partidu hori ere bertan ikusi ahal izango da. Sarrera dohainik izango da, dauden 3.000 lekuak bete arte.

 

Irudiak: Txomin Onandia

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago