Arabako ibaiak babesteko plataforma jaio da

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 12a, 17:37

Arabako ibaien %70a egoera txarrean dago, URAk egindako txostenaren arabera.

Gaur goizean Zadorra Bizirik plataforma aurkeztu dute. Talde berriari lurraldeko ibairik "nabarmenaren" izena jarri diotela azaldu dute agerraldian, baina Arabako ibai guztiekin lan egingo dutela argi utzi dute plataformaren bozeramaileek.

"Arabako ibaien %70a egoera txarrean dago, URAk egindako txostenaren arabera. Diagnostiko honekin bat gatoz eta aldatu beharra dago", azaldu dute agerraldian.

Gizarte eta ingurumen mailako eragileek, alderdi politikoek eta hainbat norbanakok  osatzen dute  Zadorra Bizirik plataforma eta honen sorrera lehen urrats bat dela azaldu dute. "Arabako ibaiak berriro ere espazio publiko biziak izatea nahi dugu".

Hortaz, plataformaren helburua Arabako ibai guztien egoera ekologiko eta kimikoa ona izatea lortzea da eta modu honetan, gizakion osasuna babestea, hornidura ziurtatzea eta ekosistema naturalak eta biodibertsitatea berreskuratzea. Horregatik, hori lortzeko neurri zehatzak eskatuko dizkiegu erakundeei".

Azkenik, Zadorra Bizirik manifestua aurkeztu dute goizeko agerraldian.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide