Boxeo eskolak inguru marjinaletatik eta arazoak dituzten familietatik datozen gaztei, boxeoaren bidez, gizarteratzen laguntzen die urtero. Ekimena Vital Fundazioaren eta Arabako Boxeo Federazioaren lankidetzaren fruitua da, izan ere, aipatutako federazioak garatzen du proiektua Araban,
18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako programa da, gazte horiei hainbat balore erakusten zaizkie, hala nola ahalegina, arauekiko errespetua, elkarbizitza eta talde-lana, kirolaren beraren printzipioak. Izan ere, lan honek emaitza bikainak lortzen ditu gizarte-egoera ahuleko pertsona eta kolektiboekin lan egiten denean. Urtean 40 gazte inguruk parte hartzen dute programan.
Lankidetza hitzarmenak "Erkidego nahiz nazio mailako lehiaketa ofizialetan Arabaren ordezkari izan daitezkeen kirolari onak izatea" ahalbidetzen dio Arabako Boxeo Federazioari "eta, aldi berean, gure egitura bera erabiltzeko aukera ematen digu, zenbait arazo direla medio, gizarteratzeko laguntza behar duten gazteen birgizarteratzean laguntzeko", dio Federazioaren ordezkari nagusi Bartolome Torralbak.
Komunikazioa erraztu
Boxeoa kirol oso zorrotza da, etsaiarekiko errespetu garbia eskatzen duena eta arau oso argien eta zorrotzen mendean jardun behar da. Tentsioak askatzen laguntzen du eta errutina eta estresa bideratzen ditu. Entrenamenduak taldeka egiten dira, beraz, pertsonen arteko komunikazioa errazten da; gainera, gehienetan talde mistoak dira eta horren ondorioz gai zehatzak lantzea ahalbidetzen du, esaterako, berdintasuna eta emakumeen eta gizonen arteko elkarbizitza.
Programan diziplina eta kirolaren alderdi ludikoagoa uztartzen dira, lagunartekotasun eta konplizitate giroa sortu dadin, osasungarria eta kirolekoa, ahal den neurrian gazte horiek alkohol eta droga kontsumoan eror daitezela ekidingo duena.