Nerea Gambra gasteiztarra, Euskadiko distantzia luzeko duatloi txapelduna

Erredakzioa 2016ko maiatzaren 6a

Irudia: tradebike

Kirolari gasteiztarrak hainbat Ironman lasterketa egiten ditu eta iazko denboraldian, esaterako, Marina d’Or txapelketan garaile izan zen.

Nerea Gambra gasteiztarrak apirilean Gipuzkoan ospatu zen Euskadiko distantzia luzeko duatloi txapelketa irabazi zuen, bere karreran lehen aldiz. Kirolari gasteiztarrak bigarren sailkatu zen Itziar Barrenetxea garaitu zuen, 10 minutuko tartearekin.

Nerea Gambra Euskal Herriko duatleta eta triatleta ezagunetarikoa da. Hainbat Ironman lasterketa egiten ditu eta iazko denboraldian, esaterako, Marina d’Or txapelketan garaile izan zen. Bere hurrengo erronken artean, maiatzaren 28an Bilbon ospatuko den Ironman Erdia eta d’Huez alpeko distantzia luzeko triatloia daude.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago