"Idazle batek bere obsesioak erabili behar ditu, aprobetxatu"

Itsaso Estarrona 2016ko mai. 5a, 17:29

Lehenengo nobelagatik saria eman dio aste honetan euskal literaturzaleen 111 Akademiak. Aitortzarekin pozik, honezkero lerro berrietan barrena murgildu da Katixa Agirre idazlea (Gasteiz, 1981). 

Gatazkari bizkarra emanez gero, bonba bilakatu dai- teke, eta lehertu". Gogoeta hori abiapuntu idatzi zuen Katixa Agirrek Atertu arte itxaron, bere lehenengo nobela. Euskarazko literatura lanik salduenetakoen artean egon ondoren, 111 Akademiaren saria jaso du aste honetan Andoainen.

Zerk eraman zintuen nobela bat idaztera?

Beti izan nuen buruan nobela bat idaztearen ideia. Ez banuen lehenago egin, izan zen ez neukalako nobela baten luzeerarako ideia bat. Dena den, nik ez dut ikusten horrenbesteko diferentzia ipuin bat eta nobela baten artean. Nire ipuinak ere nahiko luzeak dira, eta niretzat nahiko jauzi naturala izan da.

Zelakoa izan da prozesua, orain arteko lanekin alderatuta?

Dedikatu behar diozun denbora da alderik handiena. Korrika egitearekin alderatuz gero, nobela maratoi bat da, eta ipuina mila metroko proba izan daiteke, proba hori existitzen bada...

Zenbat aldiz irakurri duzu zure nobela?

Egin bitartean, mila aldiz, baina behin argitaratuta, sekula ez.

Ez? Zergatik?
Amaitzen duzunean, ez duzu istorio horretaz gehiago jakin nahi. 

Unibertsitatean ikus-entzunezko klaseak ematen dituzu. Ba al dute zerbait zure literatura lanek, ikus-entzunezkoak eraikitzeko moduetatik?

Bai, baina ez ikus-entzunezkoen irakasle naizelako, baizik eta ikus-entzunezkoa delako gu guztiok egunero jasotzen dugun narratiba-forma nagusia: iragarkiak, serieak, pelikulak... Gure imajinarioa ikus-entzunezkoek baldintzatuta dago, baita ametsetan ere. Pentsa: nik, nire ametsetan, zoom in eta zoom out egiten dut, eta ni bezala, segur aski jende gehienak. Gaur egun, ikus-entzunezkoen modura kontatzen ditugu istorioak. 

Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 59. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide