Garaio eta Landa hondartzek bandera urdina lortu dute

Erredakzioa 2016ko maiatzaren 5a

Arabako hiru hondartzek bandera urdina lortu dute, zehazki, Uribarri Ganboa urtegian kokatzen diren hiru hondartzek eskuratu dute saria; Landa, Hegoaldeko Garaio eta Iparraldeko Garaio hareatzek.

Horrela, Araba hondartzetako bandera urdinen zerrendan agertzen da lehenengo aldiz. Bandera urdin hau lortzeko, hainbat gauza hartzen dituzte kontuan, tartean, hondartzetako ingurumenaren kalitatea.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago