N-124 errepidearen erreformak Berantevilla eta Zanbranako bidegurutze arriskutsuak konponduko ditu

Erredakzioa 2016ko mai. 5a, 14:01

Obren esleipena aurten egingo da eta 2017an hasiko dira. 20 milioi euroko inbertsioa dago aurreikusita.

N-124 errepidean egingo dituzten berritze lanei esker,  Araban dauden bi bidegurutze ezabatuko ditu. Lotune berri baten bidez, sarbide segurua bermatuko du Berantevilla, Zanbrana, Miranda Ebro eta AP68 autobiderako, eta hobetu egingo du Lacorzanillako industria poligonoarekiko lotura. Horrez gain, errepidea hobetzeko proiektu honek jasotzen ditu nekazaritzako ibilgailuen zirkulazioa errazteko neurriak, eta, hala, hobekuntza nabarmena ekarriko du bidearen segurtasunean.

 Obrak aurten eskainiko dira lizitazioan eta 2017ko udaberrian martxan jartzea aurreikusten du Arabako Foru Aldundiak. Lanak 2019ra arte luzatuko dira, eta 20 milioi euro inguruko inbertsioa beharko dute.

 Lacorzanillako sarbidea hobetzea

 N-124 errepidearen erreformak ezabatu egingo du gaur egun errepide hori

Berantevillarekin eta Lacorzanillako poligonoarekin lotzen duen bidegurutze arriskutsua. Berantevillaren eta N-124 errepidearen arteko lotura egingo da behin obrak amaitu ondoren, herrigunearen hegoaldean saihesbide berri bat eginez, 3,6 kilometroa, lotune berriarekin desnibelean lotuko dena eta Zanbrana, Lacorzanilla, Miranda Ebro eta AP68 autobiderako sarbide segurua eskainiko duena.

 Errepidearen erreforma, berriz, asmo handiagokoa da, eta, hain zuzen, Ihuda ibaiaren gaineko zubia eta Zanbranako sarrera bereizten dituen hiru kilometroak hartuko ditu. Zatia berritzeko, igarobide berria eraiki beharko da Ihuda ibaiaren gainean, galtzada bikoiztu 2,5 kilometro inguruko tarte batean, eta azeleratzeko eta desazeleratzeko errei berriak eraiki, N-124 errepideko sartze-ateratzeak segurtasunez egin ahal izan ditzaten gidariek.

Horrez gain, A-2120 errepidea eta Lacorzanillako sarbidea egokitu eta hobetuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide