Maider Undak ez du lortu Olinpiar Jokoetara joateko txartelik

Erredakzioa 2016ko maiatzaren 9a

Ostiralean Turkian izan zuen Rio 2016ra sailkatzeko aukera, baina Ekaterina Bukinarekin galdu zuen.

 

Asteburu honetan, mundu mailako borroka txapelketa ospatu da Istanbulen eta bertan, Maider Unda borrokalari arabarrak azken aukera izan zuen Rioko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko. Izan ere, Ekaterina Bukinarekin 10 eta 0 galdu ostean, Riora joateko aukera eskutik ihes egin dio eta arabarrak ez du sailkapenik lortu.

Pekin eta Londreseko olinpiar jokoetan izan ostean, aurten Rio de Jaineron ospatuko diren jokoetara joateko txartela lortu nahi zuen arabarrak, baina azkenean, ezin.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago