Gazteentzat, kirol erronkak maiatzetik irailera bitartean

Itsaso Estarrona 2016ko mai. 4a, 16:51

El conquis programaren bertsio lokala, arrauna eta urpekaritza daude Gasteizko udalak aurkeztu duen gazteei zuzendutako kirol programaren berrikuntzen artean.

Maiatzetik irailera bitartean, zortzi kirol-modalitateko 596 plaza eskainiko ditu Gasteizko Udalak, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Aurten, lau dira berrikuntza nagusiak: ETBko El conquis programaren bertsio lokala, arrauna, urpekaritza eta coasteering-a (itsasertzetik egiten den trekking mota, alegia).
Horiez gain, hiriko gazteek windsurf, big sup, arroilak, parapentea, eskalada eta paddleboard praktikatzeko aukera izango dute. Jarduera batzuk gaztelaniaz zein euskaraz eskainiko dituzte, taldeen arabera.


Hainbat data, aukeran

Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak iragarri duenez, bi-sei data ezberdin proposatu dituzte ekintza bakoitzeko, parte-hartzea errazteko. Iaz 400 gaztek hartu zuten parte.

 

Programa: Kirol Bidean, udaberria-uda 2016

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide