Perretxikoak eta terreña behia protagonistak, igandeko Kuartangoko azokan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 6a, 16:13

Perretxikoak erosteko eta Terreña arrazako behi erreaz egindako pintxoak dastatzeko aukera izango dute bisitariek.

 Datorren igandean, hilak 8, Perretxiko eta Terreña Behiaren XIV. Azoka ospatuko da Zuhatzu-Kuartangon. Guztira 5.000 lagun baino gehiago hurbiltzea espero da eta urtero moduan, lurraldeko perretxikoa eta Terrena behi azienda izango dira protagonistak. Behi hau, Arabako Lurralde Historikoko arraza autoktonoa da eta bere okela oso preziatua da, larreetan hazten baitira

 Azoka goizeko 10:00etan hasiko da eta bertaratzen direnek, perretxikoak eta produktu tipikoak erosi, artisau-postuak bisitatu, ‘Perretxikoa eta terreña behia Kuartangoko haranan’ erakusketa ikusi eta musika zein haurrentzako jardueretan parte hartu ahal izango dute. Terreña arrazako behi erreaz egindako pintxoak euro baten truke dastatzeko aukera izango dute ere.

Pregoia Badaiotz Sokatira Taldeko emakumezkoek emango dute, azkeneko munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu ostean. Ondoren, esku-pilota partida ikusteko parada izango da gazte promesen eskutik eta 12:30ean Urrezko Aizkora txapelketa egongo da.

  Aurtengo berritasunen artean, etxeko txikienei zuzenduta dagoen jarduera bat aurkitzen da, baserri mugikorra, hain zuzen ere. Baserriko zein animalia exotikoak zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko zaie haurrei.

 

Egitaraua: Perretxiko eta Terreña Behia Azoka

 10:00: Azokaren hasiera

12:30: Pregoia Badaiotz sakatira taldeko emakumeen eskutik

11:45: Esku-pilota partidua inguruko gazte promesen eskutik

12:30 Urrezko Aizkora txapelketa

13:40tik aurrera: Terreña behi errearen dastaketa (prezioa: 1€ pintxoa)

Goiz osoan zehar: Artisau eta bertako produktuen azoka, ‘Perretxikoa eta terreña behia Kuartangoko haranan’ erakusketa eta jolasak, kale-animazioa fanfarrearekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide