Tailerrak eta 28 stand izango dira ostegunean Gazteentzako Azokan

Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 10:27
12 Nubes proiektuaren kideak.

Gazte politikei buruzko jardunaldiak ospatuko dira maiatzaren 12an eta 13an Europa biltzar etxean. Hitzaldiak, mahai inguruak, eragileen azoka eta lantegiak egingo dituzte, besteak beste, GEU elkarteak emango duen 'Zergatik ez' tailerra.

Gasteizko gazteek hitza hartuko dute maiatzaren 12an eta 13an ospatuko diren Eraikitzen Gasteiz Gaztea jardunaldietan, beste eragile batzuei beren proposamenak eta kezkak helarazteko: hezkuntza mundukoei, beste erakunde batzuei, beste elkarte batzuei eta herritarrei. Udalak eta Euskadiko Gazteria Kontseiluak antolatu dituzte jardunaldiak, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gazteriaren Foru Institutuaren laguntzarekin. Ostegun eta ostiral goizean, gazte-politikei buruzko jardunaldiak egingo dituzte, hitzaldi eta mahai inguru ezberdinekin. Bertan, gazteen errealitate anitz eta konplexuaren zenbait alderdiren gainean hausnartuko dute eta besteak beste, handik ateratako ondorioak Udalaren Gazte plana diseinatzeko erabiliko dituzte.

Azoka eta lantegiak

Ostegunean, arratsaldeko 17:30tik 20:00etara, Gazteriarekin lan egiten duten eragileen azoka antolatu dute. 28 stand egongo dira eta gainera, Gasteizko hurrengo Gazte Planerako ekarpenak jasotzeko ere balio izango du. Gazte Plan hau aurten diseinatuko da eta hurrengo urteetarako Udalaren gazteria politiken ildoak markatuko ditu. Ekarpenak egiten dituzten gazteek zozketa batetan sartuko dira. Zozketan hainbat opri egongo dira: Azkena Rock Festivalerako abonoak, Baskonia eta Alaves taldeetako kamisetak eta merchandaising, beste kirol tadeko eta elkarteetako kamisetak (Geu elkartea eta Disenu Eskola), aldizkarietarako harpidetzak, mobilak eta tabletak kargatzeko bateriak… Zozketa arratsaldeko 19:30ra aldera egingo da.

Azokan egongo diren eragileen artean, Egibide, UPV-EHU, Ikaslan, Disenu Eskola, Gaztedi, Zuzenak, Araski, Fundación 5+11, Ailaket, Asajer, Adsis, Cruz Roja, Aspace, Sartu, Irse, Ajebask, Geu elkartea, Gauekoak eta Awake aurkitzen dira.

Lantegiak 4 izango dira eta gazteentzako gai interesgarriak landuko dituzte. 17:30etik 19:00etara arte izango dira 

1. Lantegia: Iker Lopez de Audikana bere lantegia emango du 'Nola eraikitzen dut nire nostasun digitala sareetan, bereziki instagramen'.

2. lantegia: Gasteizko 6 you tuber gazteek egindo dute (@AizeaMordor @Daniivlog @infogari @Sirarous @1dalanyo  ) eta bere esperientziak partekatuko dituzte.

3. lantegia: 3 kooperante gazteek zuzenduko dute. Kooperante hauek azken alditan Lesbosen (Grezia), Tinduf kanpamenduetan (Sahara) eta Errepublika Doiminikarran egon dira eta bere esperientziak ere partekatuko dituzte.

4. lantegia: Geu elkarteak emango du eta 'Zergatik ez?' izenarekin, euskeraren erabilera indartzeko motibazioa landuko du.

 

Izena emateko gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar da izena eta lantegiaren izena edo gaia. Baita han bertan izena eman ahal izango da, lekurik libre badaude, tokiak bete arte.

 

Egitarau osoa: Eraikitzen Gasteiz Gaztea jardunaldiak

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide