Arroparen kontsumoaz hausnartzeko antzezlana Araban ikusgai

Erredakzioa 2016ko api. 29a, 09:00

Agurainen, Gasteizen eta Dulantzin ¡Vaya tela! antzezlana ikustekoa aukera egongo da maiatzaren 6an, 7an eta 8an.

Arabako zenbait herritan Xucrut Teatre talde katalanaren ¡Vaya tela! antzezlana ikusteko aukera izango dute, zehazki, Agurain, Gasteiz eta Dulantzin. Setem GKEren eskutik dator proposamena eta bertan, arropa erostera goazenean topatzen ditugun ohiko egoerak azalduko dira modu barregarrian, baina aldi berean, horien jatorriaz hausnartzeko parada izango du ikusleak. Besteak beste, arropa horiek zein baldintzatan ekoizten diren planteatuko du antzezlanak.

 

Sarrera libre izango da, leku guztiak bete arte.

Maiatzaren 6an, 11:30ean, Harresi Aretoan (Agurain)

Maiatzaren 7an, 19:00etan, Aldabe Gizarte etxean (Gasteiz)

Maiatzaren 8an, 19:30ean, Kultur-Etxean (Dulantzi)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide