Arabako Foru Aldundiak 50.000 euro bideratuko ditu sektore sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko. Hala, Araban Euskara Lanean eta Lazarraga Sariak proiektuak garatzeko bideratuko da diru-partida hori. Arabako Foru Aldundiak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin batera garatzen ditu bi proiektuok.
2015eko irailaren 23an egin zen Araban Euskara Lanean izeneko world kafea, Arabako enpresekin euskarak lanean duen egoeraren azterketa partekatu eta euskaraz lanean ari diren erakundeen praktikak, premiak eta balorazioak jasotzeko. Hortik abiatuta, proposamenak jaso eta hiru urteko eperako Araban Euskara Lanean egitasmoaren gutxieneko helburuak adostu dira.
Egitasmoaren talde eragilea osatzen dute lan munduan euskararen alde lanean ari diren zenbait erakunde, elkarte eta enpresek:
Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da. Hala, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau entitate eta pertsona bat saritzen dira bi urtean behin, euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak antolatzen dute sariketa.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.