Aurreikusi moduan, agintarien harrera egin diote 10:30ean, San Prudentzioren monumentuan; beste askoren artean, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Arabako diputatu Ramiro Gonzalez eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertaratu dira. Handik basilikaraino joan dira. Elizkizuna amaitutakoan, ohorezko aurreskua dantzatu dute bi dantzarik.
Guzti hori basilikako kanpoaldean gertatzen zen bitartean, ingurunean milaka arabar batu dira postuetako produktuak erostera. Eskaintza zabala topatu dute horietan, askotariko gozoak, ortuko produktuak edo Gorbeialdeko gazta. Urtero moduan, dantzarien emanaldia eta herri kirolen erakustaldia ere izan da.
Arabako domina
Artium museoan, bestalde, Michelin enpresak Gasteizen duen lantegiari Arabako Domina emateko ekitaldia egin dute. Lurraldean ezarri zela 50 urte betetzen direla.