San Prudentzio 2016

San Prudentzio Eguna iruditan

Mirian Biteri 2016ko api. 28a, 13:58

Zeruari begira altxatu dira gaur arabarrak. Goizean goiz ateri bazegoen ere, orduak aurrera joan ahala, lainotzen joan da, eta 11:00ak aldera, euri tanta bakar batzuk ere bota ditu. Horrek, baina, ez du giroa zapuztu. Milaka izan dira Armentiaraino joan diren arabarrak.

Aurreikusi moduan, agintarien harrera egin diote 10:30ean, San Prudentzioren monumentuan; beste askoren artean, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Arabako diputatu Ramiro Gonzalez eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertaratu dira. Handik basilikaraino joan dira. Elizkizuna amaitutakoan, ohorezko aurreskua dantzatu dute bi dantzarik.

Guzti hori basilikako kanpoaldean gertatzen zen bitartean, ingurunean milaka arabar batu dira postuetako produktuak erostera. Eskaintza zabala topatu dute horietan, askotariko gozoak, ortuko produktuak edo Gorbeialdeko gazta. Urtero moduan, dantzarien emanaldia eta herri kirolen erakustaldia ere izan da.

Arabako domina

Artium museoan, bestalde, Michelin enpresak Gasteizen duen lantegiari Arabako Domina emateko ekitaldia egin dute. Lurraldean ezarri zela 50 urte betetzen direla.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago