Araba Euskaraz 2016

Araba Euskarazen bideoklipa aurkeztu dute

Erredakzioa 2016ko api. 26a, 12:50

Aurtengo edizioa ekainaren 19an ospatuko da Agurainen.

Gaur goizean aurtengo Araba Euskarazen kantaren bideoklipa aurkeztu dute. Ekainaren 19an Agurainen ospatuko da aurtengo edizioa eta Lautada ikastola izango da antolatzailea. 

Gaurko agerraldian ikastolako ordezkariek azpimarratu dute oso garbi izan dutela beti Araba Euskaraz jai partehartzailea nahi dutela, eta edizio honetako abestiarekin irizpide hori mantendu dutela gaineratu dute.  Rubi Rock izan da bideokliparen zuzendaria eta muntaia egin duena eta Mikel Kowalski produkzio lanetan ibili da. Biek osatzen dute Dirty Short Films ekoiztetxea.

"Urtarrilaren 22an egin zen herri mailako aurkezpen ekitaldia Aguraingo Harresi aretoan, eta bertan entzun genuen abestia. Ordutik eta otsailaren bukaera arte, gurekin dugun Rubiren zuzendaritzapean gaur aurkezten dizuegun bideokliplaren nondik norakoak zehaztu genituen eta gaur da horren guztiaren emaitza aurkezteko eguna".

Rubi Rock bideokliparen zuzendariak  Araba Euskarazen bideoklipa egitea "ohorea izan dela azaldu du.  "Harro sentitzen gara lan hau gure filmografiara gehitu ahal izateaz. Bigarrenez, eskerrak eman nahi dizkiogu bai Itxura Estudioei eta Ikastolen Elkarteari gure lanean konfiatu izanatagaik eta baita Lautada ikastolari eta Aguraingo herriari ere, haien laguntzarik gabe bideoklipa aurrera ateratzea askoz ere zailagoa izango baitzen."

Horrez gain, Iker Pastorren lana azpimarratu dute. "Ikastolaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu gure ikastolako ikasleek egindako ekarpenak eta plazaratutako ideiak jasota geratu baitira, era horretan elkarlanean produktu egokia atera baita."

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago