Zirkuitu "seguruagoa eta azkarragoa" izango du aurtengo Gasteizko triatloiak

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko api. 26a, 09:29
Irudia: Triathlon Gasteiz

Uztailaren 10ean ospatuko da aurten 10 urte beteko dituen lasterketa.

Gasteizko triatloiak aurtengo ediziorako txirrindularitza zirkuitu berria aurkeztu du. Antolatzaileek "seguruagoa eta azkarragoa" dela adierazi dute. Maldan Gora Triatloi Klubaren laguntzarekin prestatu dute zirkuitu berriaren diseinua eta zirkuitu "azkarrago baina aldi berean seguruago bat" aurkeztu du antolakuntzak. 

Ibilbide berriak egoera txarrean zeuden bide-zoruak sahiesten ditu eta "Aspuru-Heredia" eta "Agurain-Gebara" bezalako gune gatazkatsuak ezabatu ditu. Ibilbide honekin antolakuntzak triatleten segurtasuna bezalako oinarrizko balio bati lehentasuna eman dio. Berritasunen artean, lasterketak Agurain zeharkatuko duela aurkitzen da.

Zirkuitu berri hau askorentzat ezaguna izango da, izan ere, triatloiakaurten ospatuko duen 10. urteurrenean 2012an izan zen Munduko Txapelketako zirkuitu ia berbera izango du.

Half txirrindularitza


Half distantziako partaideek zirkuituaren 93 km-ak bi biratan egingo dute. Lehendabizi, 40 km-ko bira motza eta ondoren, Olagibel kalean kokatuta egongo den T2an amaitzen den 53 km-ko bigarren bira bat.

Ikusi Half distantziako ibilbide guztiak

 

Full txirrindularitza

Full distantzia luzean parte hartuko dutenek, aldiz, 180 km-ak hiru biratan egingo dituzte. Lehenengo itzuliak 47 km izango ditu, bigarrenak 72 km eta azkenak 61 km. Aurten Lubianoraino sartuko dira, bertan 180ºko bira bat egin ondoren ibilbidearekin jarraitzeko.   

Ikusi Full distantziako ibilbide guztiak

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide