San Prudentzio 2016

San Prudentzio eta Estibalizko jaien programa

Itsaso Estarrona 2016ko api. 27a, 16:19

Irudia: Arabako Alea

Danborrada, erretreta eta Armentiako giroa dira San Prudentzio eta Estibalizko jaien programaren osagarri nagusiak.

Urtero bezala, erretreta eta danborrada izango dira San Prudentzio bezperako protagonistak. Asteazkenean, hilak 27, erretretaz gozatzeko aukera izango dute arabarrek. Lehendabizi, 20:00etan Gasteizko udaletxean, eta ordu bete beranduago, aldundian. Gauean, 23:30etik aurrera gastronomia elkarteek danborradari ekingo diote.

San Prudentzio egunean, berriz, giroa Armentia izango da, goizeko 11:00etatik aurrera.

Estibaliz eguna

Maiatzaren 1ean Estibaliz Andre Mariaren eguna ospatuko da. Egun horretan, pintura eta gastronomia lehiaketak izango dira, baita urtero santutegian egiten den meza eta herri kirolak ere.

 

EGITARAUA 

Apirilaren 27a, asteazkena

 San Prudentzioetako erretreta

20:00-21:00: Espainia Plazan. San Prudentzioetako erretreta udaletxeko balkoitik. Udalaren Folklore Akademiak parte hartuko du.

21:00- 22:00: Probintzia Plazan: San Prudentzioetako erretreta Aldundiaren jauregiko balkoitik, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetari eta atabalarien eskutik.

San Prudentzioetako danborrada

23:30- 2:30: Probintzia Plaza: Parte hartzen duten gastronomia elkarteak Probintzia plazan bilduko dira. Gero, desfilea Erdi Aroko hirigunean eta erdialdeko kaleetan.

Herri dantzaldia

01:00: Arka plazan, herri dantzaldia Joselu Anaiak musika taldearen eskutik

 

Apirilaren 28a, osteguna

 Armentia

11:00: Prozesioa basilikaren kanpoko aldean eta, ondoren, meza

12:00: Ohorezko Aurreskua, elizkizunak amaitutakoan.

12:00: Dantzarien emanaldia, Arabako Dantzarien Biltzarren eskutik. Triskari Dantza Taldeak parte hartuko du.

12:30: Herri Kirolen erakustaldia

18:00: Kontzertua, Drindots musika taldearen emanaldia.

Probintzia Plaza

9:00: Araba Zortzikoa, probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiko txistulari eta tronpetarien bandaren eskutik.

12:00:XXXVII Damborrada  Biznietos de Celedon kuadrilaren eskutik.

18:00- 20:30: Haurren Damborrada

 

Maiatzaren 1ean, Estibaliz eguna

 09:00: XXIII. aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketa.

11:00: Arabako patataren XXIV. sukaldaritza lehiaketa.

11:00: Meza, santutegian, Mairu abesbatzak lagundurik.

12:00: Zeinu hizkuntzako meza santutegian (gorrentzat).

12:30: Arabako aurresku eta dantza solteko XXIV. txapelketa.

12:30: Herri kirolen erakustaldia.

17:00: XXIII. pintura erakusketa.

18:30: Pintura lehiaketako sariak ematea.

 

 Programa osoa: San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren Jaiak 2016

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago