Gaur Arabar Gozogileen Elkarteari harrera egin dio Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren ohorezko jaietako ospakizunak hasi aurreko ekitaldian. Gonzalezek, gainera, aukera aprobetxatu du sektore horren ordezkariei abegi egiteko, aste honetan Araba bisitatzen ari baitira, Estatuko hainbat lekutatik etorrita.
Elkarteko presidente Luis Sosoagak San Prudentzio postrea eman dio opari Arabako Foru Aldundiari, gozogintzak Araban izan duen historia azaltzen hasi aurretik. Azkenik, Elies Miró i Font katalanak gogorarazi du zein garrantzitsua den sektorean itunak egitea bezeroen behar berriei erantzuteko.