Azkena Rock jaialdiak aurtengo edizioko kartela itxi du

Erredakzioa 2016ko apirilaren 12a

Fields of the Nephilim, The Vintage Caravan eta Sumision City Blues taldeekin itxi du aurtengo egitaraua.

Ekainaren 17 eta 18an Gasteizen ospatuko den Azkena Rock Festival jaialdiak aurtengo kartela itxi du, azken hiru talde baieztatu ondoren: Fields of the Nephilim, The Vintage Caravan eta Sumisión City Blues. Hiru talde hauek Primal Scream eta The Who kartelburuekin izango dira Gasteizko rock jaialdi honetan.

Horrekin batera, The Coup taldea ARFen eskaini behar zuen kontzertua bertan behera utzi duela iragarri dute antolatzaileek, hurrengo diskoa grabatu behar dutelako.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago