'Memoria Plaza' ekimen ibiltaria Gasteizen

Erredakzioa 2016ko api. 15a, 12:57

Erakusketa ikusgai egongo da Andre Maria Zuriaren plazan apirilaren 18tik 24ra.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak Memoriaren Plaza egitasmoak Gasteizen izango duen programazioa aurkeztu zuten aurreko. Honako hau izango da Arabako lurraldean egingo den ekimen ibiltari horren lehenengo etapa.

Atzo ateak zabaldu zituen Memoriaren Plaza herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; "helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz".  Erakusketa Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan ikusgai izango da, apirilaren  24ra bitartean.

2015eko ekainean hasitako ekimen honen fase ibiltariak lau xede ditu; memoria jendearen artean zabaltzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea, herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea, memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko eta azkenik, Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

Memoria plaza Bilbo eta Tolosa bezalako herrietan izan da eta besteak beste, honako gunek izango ditu:

Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.

Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.

Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.

Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

 

Egitaraua, egunez egun

Apirilaren 18an, 18:30ean: Erakusketaren irekiera ekitaldia.

Apirilaren 18ean, 19:00etan: “Vitoria-Gasteizko memoria”. Jose Angel Cuerda, Alfonso Alonso eta Patxi Lazcozen arteko mahai-ingurua. Moderatzailea: Sara Buesa

Apirilaren 21ean, 19:00etan: Marta Buesa eta Eva Barrosoren arteko mahai-ingurua.

Memoriaren Plaza 2015eko ekainean hasitako ekimen bat da. Batetik, herritarren zuzeneko testigantza eta emozioak biltzean datza; bestetik, memoriari buruzko elkarrizketa bat hastea hainbat eztabaida taldeen artean. Lehen fasea amaituta, Gogora Institutuak memoria anitz horiek ikusgai egin eta zabaldu nahi ditu, bere lekukotza eskaini nahi duen ororentzako espazioak sortuz.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide