Abian da Antzerkia Herrietan programa

Erredakzioa 2016ko api. 8a, 11:38
Bapatean Zirko Bernedon izango da.

Antzerkia Herrietan egitasmoak Legutio, Laudio, Agurain edota Bastidara eramango ditu antzezlanak.

 Legutio izango zen abiapuntu Antzerkia Herrietan ekinaldiak eta maiatzaren 2ra arte hainbat herri bisitatuko dituzte lurraldeko konpainia beterano zein berrien lanek. Turukutupa taldearen lana izango da oholtzara igotzen lehendabizikoa, 18:30ean, Legutioko kultur etxean.

Egitasmoaren hurrengo saioa ikusteko, apirilaren 15era arte itxaron beharko da; Urkabustaiz kultur etxean (Izarra) izango da,  Teatro Paraiso taldearen Lorategian lan bereziarekin. Egun bat geroago Dramagia konpainiaren eta haren Mr. White Esan Alakazam antzezlanaren txanda izango da da; euskaraz eta ingelesez egiten dute lan hau eta Agurainen gozatu ahal izango dute. Egun berean, Bernedon, Bapatean Zirko konpainiak Pon ta pa taularatuko du.
 
Apirilaren 17an, Pro-Ismo Cero konpainiaren Txotxonghiru antzezlana izango da ikusgai Dulantzin, eta Detritus Teatrus konpainiak Ovarios Verdes Fritos antzezlana taularatuko du, Murgian, heldu eta gazteentzako antzezlana azken hori. Apirilaren 22an Laudioko LH udal eskolako zinema aretora helduko da antzerkia; Kukubazar konpainiak Harri Urratuak helduentzako antzezlana aurkeztuko du. Aurtengo antzerki saio emanaldiak maiatzaren 2an amaituko dira Latirili konpainiaren ikuskizunarekin.

 

Egitaraua: Antzerkia Herrietan 2016

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide