Arabako Foru Aldundiak Arabako 2016ko jaietako (San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak) kartela aurkeztu du. Urtero, kartela aukeratzeko egiten duen lehiaketa hutsik geratu da aurten, adituen epaimahaiaren arabera, lehiaketara aurkeztutako lanek ezarritako irizpideak ez zituztelako betetzean. Horrela, aurkeztutako lan bat bera ere ez saritzea ebatzi du eta, hortaz, aldundiaren Moldiztegi Zerbitzuak egin du orain aurkeztu duten diseinua.
Kartela aukeratzeko metodoa zalantzan
Iaz, Attaca egitamoak ‘Barraskiloa operazioa’ izeneko ekimena gauzatu zuen, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2015eko jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko metodoa kritikatzeko.
Izan ere, iazko lehiaketaren epaimahaian diseinu grafikoan aditu arabarrik ez egotea salatu zuten egitasmo honekin. Horrekin batera, azken urteetan irabazi duten kartel guztietan barraskiloak eta antzeko tipografia agertzen direla salatu zuten.