Mikel Landa Itzuliaren bigarren etapan garaile

Erredakzioa 2016ko api. 6a, 11:00

Zikliamatore (info@zikliamatore.com)

 Murgiako txirrindularia bere lurraldeko profeta izan da eta Itzuliko bigarren etapa bereganatu zuen. Gaur itzulia Gasteiztik abiatuko da eguerdian.

Mikel Landak (SKY) 2016. urte honetako Itzuliak izan duen bigarren etapa bereganatzea lortu du Wilco Keldermanen (TLJ) aurkako esprint batean. Arabarraren denboraldiko lehen garaipena izan da, talde britainiarrarekin bat egin duenetik lehena eta bere ibilbide profesionaleko garaipenik bereziena, bere etxeko errepideetan irabaztea lortu baitu, zehazki, Garrastatxuko gainean, Baranbion.

"Ez dut negu ona pasatu, lehiaketan ere ez daramatzat egun asko eta ez du nire taldekide Henaok (SKY) duen erritmorik ere, baina sentsazio onekin aurkitu naiz eta probatzea erabaki dut", adierazi du.

Horrela, etapan garaipena lortu eta momentu honetan, lasterketako lider berria da.

Gaurko hirugarren etapa Gasteiztik abiatuko da eta Lesaka izango du helmuga.

 

Iturria: Euskal Herriko Itzulia

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago