Foronda sustatzeko 500.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa 2016ko apirilaren 5a

Forondako pasaia-eragiketak sustatzeko ekintzak finantzatu eta EAEko jarduera turistikoa bultzatzeko bideratuko da diru-laguntza.

Gasteizko aireportua sustatzeko VIA sozietateari 500.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, Forondako pasaia-eragiketak sustatzeko ekintzak finantzatu eta Arabako zein autonomia-erkidegoko jarduera turistikoa bultzatzeko bideratuko da diru-laguntza hau.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, VIAren helburua aireportua sustatzea eta garatzea da, aire-bidezko garraiorako, industria aeronautikorako eta pertsonak garraiatzeko gune den aldetik. Helburu du, halaber, garraio-lanetan diharduten sozietateetan parte hartzea, modalitate guztiak kontuan hartuta (logistikoa, zamaketak, hustuketak eta karga mugitu eta finkatzekoak).

"Sozietateak zailtasunak dituenez epe laburrean helburu zenbagarriak lortzera bideratu behar dituen baliabideak eskuratzeko, beharrezkoak dira bazkideen ekarpenak; hala bada, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak 500.00 euroko ekarpen beharrezkoa egin du, pasaia-eragiketak eta turismo nahiz merkataritza jarduerak bultzatzera bideratutako ekintzak finantzatzeko", azaldu du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago