3.000 plaza 2016ko Udaraba programan

Erredakzioa 2016ko api. 4a, 13:07

Gaur zabaldu da Udalekuetan, Gazte Bidaietan eta Mintzagunean izena emateko epea.

  Arabako Foru Aldundiak ia 3.000 plaza jarri ditu aurtengo udan 2016ko Udaraba programan parte hartu nahi duten gazteen eskura. Zehazki, hiru dira udako eskaintza osatzen duten proposamenak: Udalekuak, Gazte Bidaiak eta Mintzagunea.

Udalekuak

Arabako Foru Aldundiak, Bizkaikoarekin eta Gipuzkoakoarekin batera, Udalekuak antolatzen ditu; hauen bitartez, programa ludikoen aukera zabala eskaintzen zaie eskola ikasleei. 2016ko kanpaina honetan, 4.519 plaza eskainiko dira. Eskaintza 7 eta 13 urte bitarteko adina duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleentzat da. Udaleku kanpaina uztailaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 14an bukatuko da.
 

 Gazte Bidaiak

 Gazte Bidaiak programak Arabako gazteen beraien aisialdirako interesak neurri handi batean biltzen dituen hainbat bidaia eta jarduera proposatzen ditu. 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta  irteera ezberdinak proposatzen dizkie gazteei, hala nola, Itsasoa eta Natura Viveiron, Gazte Rock, Surfa Zarautzen, Mediterraneoko Melilla edo Alsazia eta Oihan Beltza izenekoak.
 

Mintzagunea

Azkenik, Mintzagunea  9 eta 14 urte bitarteko arabar ikasleei zuzendutako programa da. Helburu nagusia hizkuntza (euskara) lantzea da eta askotariko jarduera ludikoak eskaintzen ditu. Edizio honetan, 150 plaza eskainiko dira.
 

Izena ematea

 
Epea: Apirilaren 4tik  14ra arte, biak barne.
 
A) Internet bidez, Gazteriaren Foru Erakundearen web orrian:www.araba.eus/gazteria
 
B) Aldundiaren jardueren bulegoan (Jesusen Zerbitzarien kalea 5, behea), 08:30etik 15:00etara.
 
3) Plaza aukeratzeko hurrenkera finkatuko duen zozketa apirilaren 20an egingo da, eguerdiko 12:00etan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago